La Cobleta de la Copeta

Kataluniako Pirineoko herri txiki batean zaudela imagina ezazu. Euskal taberna batean, merezizko afari baten ostean. Ratafia, ardo zahato eta garnatxa porroi artean. Bazkalondo luze batekin, larunbat gaua daukazu aurrean. Mahaikideekin hizketan zauden bitartean, norbaitek tonadilla bat abesten du.

“La Cobleta de la Copeta” lurraldean egindako musika nahia oinordetzen duten lau gazte jotzaile dira. Egindako letraz eta arbasoek ardo eta gazta artean bat batean sorturiko doinuetaz maitemindu dira. Lurralde ireki batean finkatutako musikaz sorgindu egin dira.

Horregatik, ohiko musika gaztaroaren freskotasuna, mendez mende igarotako zorroztasuna eta berrinterpretatu eta berriro ere asmatu beharreko ausardia isuri egiten dute. Bere kontzertuek herrialdeko historia errepasatu egiten dute. Entzuteko, dantzatzeko eta abesteko musika. “La Cobleta de la Copeta”-k aintzinarekin lotzen duen zati berri bat du.

Ez gehiagorik imaginatu. Entzun itzazu eta une goxo bat pasa ezazu beraien artean. Gertu sentituko duzun ikuskizun batean parte hartuko duzu.

Taldea ondorengo kideek osatzen dute: Magalí Sala: ahotsa eta biolina; Ivó Jordà: gralla, tarota eta ahotsa; Marçal Ramon: akordeoi diatonikoa eta ahotsa; eta Iu Boixader: kontrabaixua eta ahotsa.

klik eginez gero abesti batzuk entzun ditzakezu. hemen eta hemen

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
699 011 640 (Ivó)

Facebook Sound Cloud