Biografia

1986. urtean Figuerasen jaioa da, non “Flauta Màgica” eskolan musika ikasteari ekin zion. 8 urte zituela gralla aurreko kurtsoetan Kataluniako Generalitateak goi empordan duen Ohiko Musika Klasean sartzen da. 9 urte zituelarik “Grallers de Figueres” taldean jotzen hasten da.

Ohizko Musika Gela Figuerasen behin betiko kokatzen denean bertara sartzen da. Bai irakasgai teorikoak eta instrumentalak ere ikasten ditu eta 2001ko ekainean, 14 urte zituela, “instrumentista tradicional” titulua lortzen du. 2006ko ekainean, 19 urteekin, “maestro instrumentista tradicional” ikasketak amaitzen ditu.

Gralla, tarota eta xirimia jotzen ditu. Jordi Molinarekin batera tenora ikasi du eta gaur egun ESMUCean ikasten du Jordi Figaró irakaslea buru dela. “Grallers de Figueres”, “Ministrers de Figueres” eta “Beata Escarola” taldeetan parte hartu du. Gralla eta piano kontzertuak eman ditu Nil Jorda ekin batera, non 2003.urtean elkarrekin batera diskoa grabatu zuten. Gaur egun “Els Groullers”, la cobla de tres quartans “Quarts de Tres”, “Grallers Els Quatrevents”, “Metralla”, “Tres Tons Quartet”, "La Cobleta de la Copeta" eta “Anem de Festes” taldeetan jotzen du, eta Nil anaiarekin batera piano eta grallarako kontzertua antzezten du.

Bere taldeak interpretatzen dituen gaien konponketak egiten ditu, gai berriak ere sortuz: 2003.urtean “Ball dels Gegants de Lladó” edo 2012.urtean “Ball d’en Banyut” (Celrà) lehen aldiz emanak. 2002.urtean 18 urte azpiko mailan garaile bihurtu zen zenbait sari irabaziz: Cobla Santa Maria Eskolan sardanen osaketan eta Blaneseko Sa Palomera sardanista taldean “Agost Plujós” sardanarekin.

Gaur egun, musikari eta musika irakasle lanak zenbait eskoletan Kataluniako Goi Mailako Musika Eskola ikasketekin konbinatu egiten ditu (ESMUC).

Kataluniako herri guztietan (Katalunia, Valentzia, Baleareak eta Rosellon) , Espainian, Andorran, Frantzian, Portugalen, Italian, Marruekosen eta Eskozian besteak beste, musika talde ezberdinekin batera aritu izan da.

Kurrikuluma pdf formatoan jaitsi.

Video de la entrevista que Paton Soler hizo a Ivó Jordà para el programa Músics d'aquí de Penedès TV, con un repaso a su biografia profesional. Incluye el "Ball de l'Àliga de la Patum" y "Salsa Romescu", de Albert Galcerà.