Gralla ikastaroa

Deskribapena

Gralla ikastaroak katalan folklorearen barnean instrumentu zehatz bat ezagutu eta jotzen ikastea eskaintzen du. Katalunia lurraldean musika moduan laguntza behar duten gero eta erraldoi elkarte, castellers talde, eta bastoners gehiago daude. Helbururik garaiena grallerrak prestatzea da non haiek eskatutako eskaera betetzen den, eta era berean musikajole onak osatu instrumentuaren maila ezin hobea lortuz.

Edukiak

  • Hastapena: gralla inoiz jo ez dutenentzat, arnasketa teknika, artikulazioa eta antzezpena ikasiko dute. Historia eta gaur egungo instrumentua eta errepertorio zehatza ere ezagutzeko aukera izango dute.

  • Aurreratua: dagoeneko gralla jotzen dutenak, alderdi berdinak landuko dituzte baina maila goren batean, eskuratutako oinarria hobetuz. Bestalde, grallaren kontextua eta musika talde ezberdinen gaur egungo formazioaren errepertorioa landuz.

Nori zuzendua:

Talde zein banakako pertsonei zuzendua dago, instrumentua ezagutzen duen edo ez alde batera utzita. Gomendagarria da taldeak 4 edo 5 pertsona baino gehiago ez izatea. Instrumentua ez duten ikasleei gralla erraztuko zaie.

Programazioa:

  • • Ikastaro trinkoa: eguneroko klaseak epe labur batean(astebete edo hamabost eguneko ikastaroa).
  • • Epe luzeko ikastaroa: ikasturte osoan zehar astean behin.

Bi kasuetan, banakako klaseak ordu beteko iraupena eta taldeko klaseetan bi orduko epea ez luzatzea gomendatzen da.

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
699 011 640 - Ivó