Anem de Festes

Anem de festes", haur nahiz nerabeei zuzendutako proiektua da, Herrialde Katalanetako musika-ohiturak era dibertigarri batean helarazteko ideiarekin sortua. Horretarako, Pau izeneko mutiko baten bizitzan murgiltzen gara, bere herriko jai, kondaira, dantza eta musikarekiko jakin-min handia duen gazte baten bizitzan. Ibilbide luze bat hasten du, honela: Bergako Patuma, Isileko fallak, Granollerseko erraldoiak, Ebroko jotak, Mallorkako zanbonba, castellersak... Ikuskizuna oso partehartzailea eta dinamikoa da, ikusleak oharkabean barneratzen dituelarik musika, instrumentuak eta aurkezten zaion istoriotxoa.

Kataluniako Goi Mailako Eskolan (ESMUC) Musikologian eta Interpretazioan lizentziatutako bost ikaslek osatzen dugu taldea. Bi diziplina hauen nahasketak, zentzu musikalaz gain, kultura eta historia gaietan barneratu gaituzte. Bestetik, aisian eta espektakulu munduan dugun esperientziak proiektua borobiltzen lagundu digute.

Taldea ondorengo kideok osatzen dugu: Pol Aumedes (akordeoi diatonikoa, tarota, ahotsa eta perkusioa), Anna Crespo (biolina eta ahotsa); Ivó Jordà (gralla eta ahotsa); Gina Quatrecases (klarinetea, zanbonba eta ahotsa); Marçal Ramon (akordeoi diatonikoa, kitarrona eta ahotsa).

Proposamena gustuko izango duzuelakoan!

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
638 978 118 (Marçal)

Facebook