Piano eta grallarako kontzertua

Ivó eta Nil Jordà anaiak aurkezten duten kontzertua (graller eta piano-jotzailea hurrenez hurren) kamera kontzertu bat da, gralla eta pianorako ohizko musika jatorriarekin.

Gralla, Kataluniako ohizko instrumentua da. Instrumentu herrikoia izan arren, bere interpretazio aukera anitzak kontzerturako instrumentu mailara jasotzen dute.

Kamera musika hau 1996.urtean jaiotzen da Jordi Fàbregas, Marcel Casellas eta Toni Ororen iniziatibarekin. Piano eta gralla kontzerturako hiru zati osatu ostean bide berriak irekitzen hasi ziren. Hiru gai hauek 96ko Tradicionariusean estreinatu zituzten. Lehenengo esperientzia arrakastatsu horretatik zazpi musikagile batu egin ziren (denak musika mailan oso nabarmenduak) eta hamar gaiak “deu peces per a piano i gralla” (Ediciones CAT) bilduman batu ziren eta 98ko Tradicionariusean aurkeztu zirelarik.

Kontzerturako gaiak dira, eta gralla eta pianoa elkarrekin primeran konbinatzen dute. Bi instrumentuak bakarlariak dira eta batera jo arren, bakoitzak bere garrantzia hartzen du bata bestea eztali gabe, momentuoro oreka eta harmonia tartekatzen dutelarik.

Piano eta grallarako kamera musika, kontzeptu berria da eta ustekabean harrapatzen duen sonoritatea igortzen du. Normalean grallaren soinua festarekin, castellersekin eta erraldoiekin lotzen da. Hamar gai hauek gralla beste instrumentuak bezala kamera instrumentu bat dela egiaztatzen dute. Gralla, kontzertu mailan gaiak antzeztu ditzake, instrumentuaren digitazio egokiak eta afinazioak ematen dituen arazoekin bakarrik.

Errepertorio hau maiz antzezten ez dela asmatzea erraza da, batez ere gaien interpretaziozko zailtasunagatik eta orain arte bi instrumentu hauen artean existentziarik ez zegoelako. Urte askotan zehar Ohizko Musika Gelako ingurutik ia ez zen atera. Noizbehinka, irakasle eta ikasleek gairem bat antzezten zuten (irakasleen helburua gralla sakonki landuz gero noraino heldu zitekeen zen eta ikasle aurreratuak erronka bat bezala hartzen zuten instrumentua noraino menperatzen zuten frogatzeko).

Ivó eta Nil Jordà anaiak, kontzertu hau Katalunia osotik eraman zuten lehenengo momentutik, instrumentuen nahasketaren jakin-mina hazi zen. Antzezle batzuk gai berriak barneratu zituzten eta beste batzuk berriz instrumentu berriak gehitu zituzten.

Bi anaiak, formato honetan antzezteko gaiak osatu dituzte. Osaturiko gai hauetan, instrumentu ezberdinak ere txertatu dituzte, non hauekin guztiekin batera aurkezten dituzten saioetara eramaten dituzten.

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
699 011 640
Web del concierto