Criatures

Criatures” bikote estu batek osatzen dute. Gralla eta akordeoia elkarrekin landu ez den lurralde batera eramaten dute. Jatorriak galdu gabe modu eta erritmo berrietara hurbiltzeko gai dira. Bi instrumentu hauek, kaleko festa herrikoian jatorria dute eta elkarrekin kontzertu inguru batera eraman agal izateko lan zehatza burutu egin behar izan dute.

Marçal eta Ivónek beste proiektuetan elkarrekin lan egiten dute eta aspaldidanik elkarrekin agerpen ezberdinak burutu dituzte. Horregatik, “Criatures” sortzea denbora kontua izan da.

Aldi berean bi formato diren bi ikuskizunetan aurkezten dute:

De postres, acordeón con gralla
Marçal Ramon (akordeoaia) eta Ivó Jordà (gralla)

Akordeoi diatonikoaren fintasuna eta grallaren soinu zorrotzak tartekatu egiten dituzte. Lurraldearen zaporearen nahasketa, gaur egungo musikarekin batera eta bat batean sorturiko musikarekin batera aurkezten dute ikuskizuna. Zapore guztietarako proposamena daukazu eskuartean. Oso egokia kontzertu akustiko edota formato txikiko kontzertuerako: tabernak, jaiak, musika tabernak, etab.

Criaturas y los hombres de sentido comúnMarçal Ramon (akordeoia), Ivó Jordà (gralla), Iu Boixader (kontrabaixua) eta Oriol López (batería).

Bateria eta kontrabaixuarekin osatutako eraketa zabaldu egiten dute. Aldaera honek ozentasun ezberdina ematen dio. Egoerak eskatuz gero modu akustikoan edota soinuarekin (sonorizado) jo daiteke.

klik eginez gero abesti batzuk entzun ditzakezu. hemen eta hemen

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
criaturesmusica.cat
699 011 640 (Ivó)

Facebook Twitter Sound Cloud You Tube

 

El nuevo disco del grupo. Clica para ir a su página

Portada CD Taumàtrop