Els Groullers

Munduko kale musika oinarritzat hartuz eta hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin, Els Groullers, beraien ohituratik hasita, poliki-poliki errepertorio berria sortuz joan dira. “Tres Quartans amb folre” izenarekin deitu dute beraien formazioa. Talde txikia da, “Tres quartans” kopla zaharretik sortzen da (sac de gemecs, tarota, flabiol eta tambori instrumentuekin osatua dago) bateria eta perkusioarekin handitzen da aspektu erritmikoan eta akordeoi diatoniko eta kontrabaxuarekin aspektu harmonikoan. “Tres quartans” gain, gralla paper oso garrantzitsua hartzen du ahotsarekin batera.

Els Groullers, kataluniako musika lantzen dute, Italian mugimendu “riproposta” izan zenaren ildo berean. Frantzian eta Ozitanian “trad” izenarekin ezagutzen da eta Penintsula eta anglosajon lurraldeetan “folk” izendatzen da. Errepertorioa, Katalunia herriko ohiko gaiak osatzen dute beti ere gaur egungo hizkuntzarekin moldatuak. Baita ere berezko sorkuntza dituzten gaiak erritmo eta ohizko sonoritatetik aurrera osatuak daude.

“Clau de Lluna” (Katalunia), “La Musgaña” (Gaztela), “Oskorri” (Euskal Herria), “Blowzabella” (Bretainia) taldeak erreferente moduan izan dituzte.

Taldea ondorengo kideek osatzen dute: Miquel Beltran (bateria, perkusioa eta ahotsa), Montse Casanova (akordeoi diatonikoa, kitarra eta ahotsa), Jordi Galobart (flabiola, tanborila, klarinete turkiarra eta kitarrona), Ivó Jordà (gralla eta tarota), Ramon Riera (sac de gemecs, gralla eta ahotsa) eta Agustí Riu (perkusioak).

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
658 837 826 (Georgina)
Web del grupo

Facebook Spotify