Metralla

Bere izenak aditzera ematen digun bezala –hitz-joko txiki bat eginaz- Metralla gralla eta metalez osatutako taldea da, oinarri erritmiko sendo batez lagundurik. Zehazki, honelaxe osatuta dago taldea: tuba bat, bi tronboi, tronpeta bat, lau gralla si bemolean, kaxa bat eta bonbo bat.

Metralla Reusen jaio zen 2005eko irailean, bertako Daniel Carbonell musikariak bultzatuta eta funtzionalitate guztiz zehatz batekin: hiriko Miserikordia jaietako segizioko lehoia laguntzea, urte hartan bertan sortu zutena.

Bandak herri-musikako nahiz musika modernoko abestiak interpretatzen ditu, kalejira, dantza nahiz kontzertu formatuan. Haien errepertorioa guztiz da zabala, gralla-errepertorioko abesti herrikoienetatik Ekialdeko erritmo hauskorrenetaraino heltzen dena, XIX.mendeko orkestina-errepertoriotik nahiz saltsa latinotik paseaz. 

Grallaren Urrezko Aroan zehar (1870-1920), gralla-talde asko sortu ziren teknika maila altua zutenak. Horrela, instrumentuaren eratze eta funtzionalitatean garapen handi bat eman zen. Bere une gorenenean egon zen gralla horrela, baina urte gutxiren ostean, musika joera berriek beherakada nabarmen bat ekarri zuten. Garaiko puntako talde askok metalezko instrumentuak gehitu zituzten, fiscornoa esaterako, une haietan gailentzen zire formazio eta errepertoriora hurbildu ahal izteko (orkestrinak, jazz-a...). Metrallak XIX.mende amaiera honetan sortutako talde hauen berreskurapen txiki bat egin nahi izan du, ikuspegi gaurkotu batetik eta musikari haien mailara heldu ahal izateko: punta-puntako musikak interpretatzen ditu formazio honetarako egindako moldaketekin.

Bere historia laburrean, Metrallak Reuseko lehoia lagundu du hainbatetan. Baita Tarragonako nahiz Martorellgo jaietako pertsonaia batzuk ere. Herri musikako hainbat jaialditan hartu du parte, esaterako, Tradicionarius eta Aires de Dulzaina-n (San Esteban de Gormazen); eta nola ez, hainbat kontzertu-dantza ikuskizunetan aritu da Lleidan, Vilafranca del Penedesen, Bartzelonan, Tarragonan eta, nola ez, Reusen.

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
654 910 779 (Heura)