Quarts de Tres

Quarts de tres taldea, antzinako cobla erara dago osatua, hau da, sac de gemecs batez, flabiol eta danbolin batez eta tarota batez. Oso ohikoa izan da talde-eraketa hau urte luzez gure herrian, haien artean primeran txertatzen diren instrumentuak direlako eta dantzara ongi egokitzen direlako. Duela 40 bat urte berreskuratu da, eta egun ohikoa da dantza, kontzertu eta kalejira giroetan topatzea.

Quarts de Tres abesti herrikoietan espezializatu da, herri-dantzetan batez ere, mendeetan zehar gure ospakizun eta jaietan entzungai izan ditugunak. Gaur eguneraino iritsi diren abestiak jotzen dituzte, gurasoengandik seme-alabengana ahoz aho pasatakoak askotan, eta Emporda aldekoak gehienak. Azken urteetako lanen bat ere entzun genezake gainerako abestien artean, estilo tradizionalari jarraiki eginikoak, beti ere. Dantzaldietara “irakasle” bat eraman ohi dute, ikuslegoa parte hartzera gonbidatu eta dantzak erakutsiko dituen aditu bat.

Taldekideek esperientzia luzea dute herri-musikan, beste talde batzuetako kide izan direlarik. Ministrers de Figueres taldean, esaterako, hirurak aritu ziren elkarrekin dantza, kontzertu eta kalejiretan.

Herrialde Katalanetan zehar aritu dira herriko jaietan, kalejiretan, dantzetan… Adibidez, Bartzelonan (Plaça del Rei, Sant Jaume Plaza edota Katedrala) edo Gironako Rambletan. Zuzenean laguntzen dute Rosasko Dantza Taldea (Taller de Dansa Tradicional de Roses) haien ikuskizunetan.

Hauek dira taldekideak: Manel Pedreira, flabiola eta danbolina; Ivó Jordà, tarota; eta Jordi Jordà, sac de gemecs.

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
699 011 640 (Ivó)